Argazkia eta kartela: Benetan Be.
Urtarrilaren 14an, larunbata, Amaia Udal Antzokian Benetan Be konpainiak ‘Batetik Bestera, txoriburu izango gara’ antzezlana eskainiko du arratsaldeko 17:00etan. ‘Batetik Bestera’ hiru urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako umorezko antzerkia da. Giza migrazioei buruz hitz egingo dute txorien migrazioen bidez. Udaberriko migrazioa hemen da! Iparrerantz doazen lehenengo bidaiariak heltzen hasi dira indarberritzeko premiaz.
