Beluneko Tertulixen bigarren txanda antolatu dute ekainerako

    0
    981

    Beluneko Tertulixen bigarren txanda antolatu du Belun Estudioak. “Orain artekoen oso balorazio positiboa egin dugu, eta ekainean ere ekimen honekin aurrera egitea erabaki dugu. Eskaintza desberdina publiko desberdinarentzat. Oso giro goxoa eta sortu da aurreko tertulixa guztietan, intimoa, elkarrizketarako oso egokia eta gertukoa.”

    Ekainaren 3an Maitane Ormazabal txukuntzaileak bisitatuko du Beluneko Tertulixak. “Oso neska ezaguna da mundu honetan, batez ere euskaraz inork ez dituelako gai hauek lantzen. Euskadi Irratian, 11an telebistan, eta medio askotan aritzen da bere aholkuak ematen.” Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da.

    Bestalde, ekainaren 11ean, goizeko 10:00etan, trapuzko panpinen tailerra egingo dute. Tailerra Ruben Patingak eskainiko du eta 6 urtetik gorakoentzat zuzenduta dago.

    Plazak mugatuak dira, beraz, aurretik izena eman beharko da 943 04 03 20 telefonoan.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen