Beldur etxea, erakusleiho lehiaketa,… izango dira Gaba Baltzaren harira

0
716

Beheko testua, argazkia, kartela eta bideoa: Arrasateko Gaba Baltza batzordea.

Badator aurten ere Gaba Beltzaren jaialdia Arrasatera. Ekin Emakumea elkarteak, Doke Antzerki Eskolak, Amaidolua elkarteak, TTAK gazte taldeak, Ibai Arte elkarteak, Txatxilipurdi Elkarteak, Arrasateko Udal Ludotekek zein Gaztetxokoek elkarlanean antolatu dugu.

Urriko azken astean zehar, Arrasatearrontzat elkarrekin gozatzeko hainbat ekintza izango ditugu.

Urriaren 23tik Azaroaren 1era, Ibai Artekoen eskutik erakusleiho lehiaketa antolatu dugu. Bertan parte hartu ahal izateko, 688 73 41 49 telefonora idatzi beharko duzue zuen erakusleiho gustukoenaren izena bozkatuz.

Urriaren 23tik 27ra bitarte, Arrasateko Udal Ludoteketan Gaba Baltzan inguruko hainbat ekintza egingo ditugu (bazkideak diren haurrentzat). Bertan, sukaldaritza tailerraz, eskulan girotuez, ipuin kontaketez… gozatzeko aukera egongo da.

Urriaren 28 eta 29ean, Gaztetxokoen eskutik, 12 urtetik gorako nerabeentzako, ihes bidea eta beldur etxea antolatuko dugu Tren geltoki zaharreko Gaztelekuan. Sarrera mugatuak dira, eta hauek, gaurtik hasita igandera bitarte, Tren Geltoki Zaharreko gaztetxokoan lortu ahal izango dira.

Bestalde, Urriaren 31a, egun berezia izango da. Arratsaldeko 18:00etan hasita, Arimen biltzarra egingo dugu Arrasateko kaleak girotuz. Biteriko plazan hasi eta Monterronera ibilbide bat egingo dugu Ilargitxo eta bere lagun kukumarruekin. Hori horrela, herritarrak
animatzen ditugu Kukumarroz edota baserritarrez jantzi eta kalera ateratzeko, guztion artean herria alaitu eta jai giroan gozatzera.

Honen ostean, EKIN emakumeen eskutik, Bizitzaren jaia antolatuko dugu 21:00etan hasita Sonyaguar Fuegoren eskutik. Berau, Pablo Uranga 4 helbidean gauzatuko dugu. 16 urtetik aurrerako emakume* eta genero disidenteentzako espazioa izango da. Izena emateko, bertara hurbildu edota 651 70 79 36 telefonora deitu beharko da gaurtik hasi eta urriaren 30 bitarte. Kontutan hartu izen emate mugatuak izango direla.

Eguna amaitzeko, TTAK Gazte taldearen eskutik, Gaztetxean 22:30etan hasita, herritar guztientzat, DJ-ak egongo dira; DJ Karapaixo, DJ Expuela eta DJ Pibikens. Sarrera doakoa izango da.

Gaba Baltza batzordea osatzen dugun kide guztiek, herritarrei gonbita luzatzen diegu egitarauan parte hartu eta ondo pasatzera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen