Belaunaldien arteko lankidetza eta ezagutza-trukea aztergai Garaian

0
1687

Argazkiak: Garaia Parke Teknologikoa.

Garaia Talentuaren Kudeaketa 2026 jardunaldien zikloak aurrera darrai Garaia Parke Teknologikoan, eta bere hirugarren saioa ospatu zuen, erakundeetan talentuaren kudeaketak dituen erronka nagusiak ikuspegi estrategikotik lantzeko helburuari eutsiz. Ekimen hau Orekan Bizi eta Ngloba Strategy erakundeen laguntzarekin antolatu da, eta ezagutzaren trukea, profesionalen arteko konexioa eta pertsonen arloko berrikuntza sustatzea du xede.

Hirugarren jardunaldia “Senior Talentua & Alderantzizko Mentoretza: Etorkizuna Bizkortzeko Formula” izenburupean egin da. Saioan Debagoiena eta Euskadiko lan-merkatuaren egungo testuingurua aztertu da, profesionalen gero eta defizit handiagoak eta biztanleria aktiboaren zahartzeak markatutako egoeran. Testuinguru horretan, senior talentuaren eginkizun estrategikoa balioan jarri da, erakundeen jasangarritasun eta lehiakortasunerako aktibo giltzarri gisa.

Halaber, erakundeetan pertsonek duten rolaren inguruko hausnarketa ere egin da, eta aberastasuna sortzeko baliabide gisa duten ikuspegi utilitaristagoa eztabaidagai izan da. Eztabaidak alderantzizko mentoretza ere jaso du, belaunaldien arteko bi noranzkoko ikaskuntza sustatzeko, ezagutzaren transferentzia bultzatzeko eta enpresa-kultura kolaboratibo eta berritzaileagoak indartzeko tresna gisa. Etengabeko eraldaketaren testuinguruan, jardunaldiak azpimarratu du esperientzia eta gaitasun berriak integratzeko beharra, palanka estrategiko gisa, enpresen etorkizuna bizkortzeko.

Azken saioa

Otsail osoan zehar, zikloak guztira lau jardunaldi izango ditu. Estresa oztopo estrategiko gisa landu zuen hasierako saioaren ondoren, adinkeria eta emakumeen talentua ardatz izan zituen bigarren jardunaldia eta senior talentua eta alderantzizko mentoretza jorratu dituen hirugarren saio honen ostean, azken jardunaldiak pertsonen eta erakundeen arloko beste erronka giltzarri bati helduko dio otsailaren 25ean: Nola aurre egin erretzen duten elkarrizketei

Jardunaldi guztiak otsaileko asteazkenetan egingo dira, 9:00etatik 11:00etara, PTGaraian. Parte-hartzea doakoa da eta interesa duten pertsona guztiei irekita dago. Izen-ematea PTGaraia webgunearen bidez egin daiteke https://www.ptgaraia.eus/es/.

Jardunaldi ziklo honen bidez, Garaia Parke Teknologikoak, berrikuntza eta ezagutzaren transferentziarako ekosistema gisa, enpresa-ehunaren garapenarekiko duen konpromisoa indartzen du, egungo erronkekin lerrokatutako talentuaren kudeaketa sustatuz eta pertsonak enpresen estrategiaren erdigunean kokatuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen