Mikel eta Iñaki artzai arrasatearrek Udalatxeko hamar ardi baliatu dittue. Herrittar ugarik jarraittu daue ekitaldixa, haur ugari tartian.

Atzo emun jakien hasieria bertako jaixei, eta gaurko ekitaldixetako bat artile mozketa erakustaldixa izen da.

Horretan bi artzai arrasatear aritu die, Mikel eta Iñaki Belasko hain zuzen be. Horretarako “Udalatx magalean ibiltzen dien ardixak erabili dittugu, hamar abelburu danera”.

Erakustaldixan Mikelek mozketa lanak in dittu ta Iñaki anaia lagun euki dau. Bertan erabilitako teknika australiarra izen da.

Auzotar eta herritar ugari bertaratu die Garagartzako futbol zelaira, eta zentzu hortan Mikelek baloratu dau ekitaldixa “jendetsua izan dala, animosoa eta jendeak disfrau dauela”.
Artzaintza herrian zabaltzeko bidean, Mikel prest agertu da “holako erakustali gehixau emuteko, giro ederra sortzen da. Gainera, Garargatzan etxien moduen sentiruten gare, eta ia beste urte batzuetan be errepikatu geiken”.
Gaur be ekitaldi gehixau izengo die Udalatx magalean, baitta bixer be, hamen daukotzue jaixetako programia.