Atzo arratsaldean ospatutako osoko bilkuran behin betiko ontzat eman zen Eguzki-energia sistemak jartzeko arautzen duen ordenantza berria.
Udalbatzak, 2021eko azaroaren 2an, Arrasateko udalerrian eguzki-energia biltzeko sistemen instalazioa arautuko duen ordenantza arautzailearen hasierako onarpena erabaki zuen eta jendaurrean jarri zen.
Ordenantza honen xedea da hirigintzaren ikuspuntutik arautzea eguzki-energia biltzeko sistema horien kokapena, instalazio bakoitzaren ezaugarrien arabera udal-lizentziari erantzuteko jarraituko diren prozedurak ezarriz eta instalazioen kokapena paisaia-inpaktua babestu edo minimizatzearekin bateragarri eginez.
Horrela, hasiera batean onetsitako ordenantzaren arabera, “bizitegi-eraikin guztiek, bai hiri-lurzoruan bai lurzoru urbanizaezinean dauden udalerriko lekuek, eguzki-plakak instalatzeko aukera izango dute antzeko baldintzetan eta bizitegi-erabilera nagusiaren arabera”. Ez da gauza bera gertatzen Udalatxeko aldearekin, “lurzoru eraikiezinean ezin izango baita eguzki-panelik jarri”.