Behi batzuk Aretxabaleta-Arrasate errepidean ibili dira

0
2556

Ertzaintzak azaldu digunez, behiak goizeko 11:00 aldera irten dira saihesbidera, Urkulurako bide ingurutik.

Bideoa: Herritar bat.

Sei behiak Aretxabaletako saihesbidean ibili dira, trostan, Arrasaterako noranzkoan. Behietako batek kamio batekin talka egin du “baina ez da zauriturik izan”.

“Ertzaintzak errepidetik atera ahal izan ditu, eta behien arduradunarekin kontaktuan jarri ostean, arduradunak eraman egin ditu”.

Ez da lehen aldia behi batzuk Aretxabaleta-Arrasate saihesbidera irteten direla. Aurreko kasu batean behietako batzuk hil egin ziren.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen