Gaur (osteguna), bihar eta etzi izango da 20 establezimendutan, 400 € saritan eta zuzeneko musikarekin.

Beherapenak eskaintzen ari dira Bea Lentzeria, Begia Optika, Beinke, Ennea, Errekamendi, Garraxi, Intersport Loramendi (Garibai), Intersport Loramendi (San Andres), Josle, Kapikua, Kids & Us, Kili-Kolo, Luko, Markiegi, Multiopticas, Sikol Lentzeria, Tipi-Tapa, Txuri-Beltz, Ume eta Zubia.

Zuzeneko musika ere ez da falta eta gaur arratsaldean Taupako kanpoaldean Fernando Beiztegui hirukotearen kontzertu atsegin eta animosoa izan da.

Bihar, ostirala arratsaldeko 19:30etik aurrera, Ai Ama! gazte taldearen kontzertua izango da Portaloian, Arrasateko Trikitixa Eskolarekin elkarlanean.

Merkemerkauak 400 euroko zozketa bat ospatuko du, eta bertan parte hartzeko erosleak erosketa-tiketaren argazki bat bidali behar du 688 734 149 zenbakira.

Jokoan 100 euroko bi sari eta 50 euroko lau sari daude, zozketa irailaren 16an egingo delarik.


























