Aitor Alberdi arrasatearrak 20 urte daramatza Donostia Ospitalean lanean. Koronabirusaren ondorioz, “lan gogorra izan dugu baina pazienteak sendatuta ikusteak satisfakzioak eman dizkigu”.
Argazkia: Berria – Foku – Gorka Rubio.
Aitor Alberdi Zelaiaundi Mondraren jarraitzaile oso ona izateaz gain, Donostia Ospitalean lan egiten du zeladore gisa.
Arrasateko Ospitalean 5 urte egin zituen, eta hiriburuko erietxean 20 daramatza, larrialdi zerbitzuetan lanean.
Azken asteetan Covid-19aren ondorioz gaixo ugari larrialdietara joan dira, baina aldi berean “jende askok, kutsatzeko beldurrez, larrialdietara etortzeari utzi egin dio. Lehen batzuk etortzen ziren katarro edo mokoak zituztelako, baina azkenaldian ez dugu halakorik izan hemen”.
Horren adibide bat jarri digu: “Covid-19a baino lehen Traumatologia alorrak 20 pertsona artatzen zituen, baina orain 2 pertsona baino ez.
Donostia Ospitaleko larrialdi-zerbitzuak ere koronabirusaren ondorioz berrantolatu behar izan dute, eta Covid-19 gaixoak ere artatu dituzte.
“Aste eta lan gogorrak izan ditugu hemen, batez ere, adineko pazienteak hil direnean eta euren senideak triste ikustean. Ordea, beste paziente batzuk sendatu dira eta erietxetik irtetean poza eta satisfakzioa sentitu ditugu”.
Bide horretan baieztatu digu “azken egunetan egoera normaldu dela, eta espero dugu egoera ez okertzea”.
Krisialdi honetatik ateratako lezio bat da “larrialdi-zerbitzuak soilik larrialdietarako erabili behar direla, bestela saturazioak eragiten dira”. Animo lanarekin, aupa Aitor eta aupa Mondra!
Nork idatzi dau izenburua, ume batek?