Gauerdian indarrean sartu da “alarma egoera” Espainiako Estatu osoan koronabirusaren zabaltzea saihesteko.
Gauerdian indarrean sartu da “alarma egoera” Espainiako Estatu osoan koronabirusaren zabaltzea saihesteko. Neurri honek dituen ondorioen artean herritarren zirkulazio askea mugatzea da. Atzo Ministrioen Kontseikuak onartu zuen dekretuen arabera, herritarrek hurrengo 15 egunetan etxean egon beharko dira, beharrezkoak diren joan-etorriak kenduta.
Hauek dira salbuespenak:
– Elikagaiak, sendagaiak eta oinarrizkoak diren gauzak erosteko (ibilgailuarentzako erregaia, adibidez).
– Osasun zentroetara joateko
– Lanerako joan-etorria egiteko
– Menpekotasuna dutenak zaintzeko (adinekoak, adin-txikikoak, menpekotasunen bat dutenak zein bereziki ahulak diren pertsonak).
– Finantza erakundeetara eta aseguru etxeen bulegoetara joateko
– Ezinbesteko egoerak edo beharrak kudeatzeko
– Aurrekoen tankerako beste edozein jardueratarako, behar bezala justifikatuta badago. Hemen sartuko litzateke, adibidez, txakurra paseatzera ateratzea.
Kasu guzti hauetan etxetik irtetzen den pertsona, bakarrik aterako da beti. Salbuespen batekin, menpekotasuna dute pertsonak beste norbaitekin joan ahal izango dira. Kotxea erabiliz gero, pertsona bakarra joan daiteke barruan.
Neurri hauek ez betetzeak herritarrentzako honako ondorioak izan ditzake:
– 100-600 euro bitarteko isunak hesi edo zigilu bat kentzeagatik.
– 600-30.000 euro bitarteko isunak poliziaren aurrean identifikatzeari uko egiteagatik.
– 30-000-60.000 euro bitarteko isunak biztanleriaren osasuna arrisku larrian jartzeagatik.
Hauek dira irekita egongo diren zerbitzuak:
– Elikagai denda handiak eta txikiak
– Farmaziak
– Okindegiak
– Prentsa kiosko eta dendak
– Estankoak
– Gasolindegiak
– Ileapaindegiak
– Optika eta ortopediak
– Animalientzako jana erosteko dendak
– Tintoreriak
– Zerbitzu informatikoak ematen dituzten dendak.
Hala ere, Mondraberrik jakin duenez, gaur goizean Udaltzaingoak taberna bat itxi behar izan du eta pertsona batzuk identifikatu ditu haur-parke bateko zigilua apurtzeagatik. Ertzaintza Monterron parkera sartu da bertan aurkitu dituen pertsonak etxera bidaltzeko. Herritak gehienak ezarritako neurriak betetzen ari dira, baina badira batzuek gaur goizean kirola egitera edo haurrekin paseatzera irten direnak, debekatuta egon arren.
Badaude ere hartutako neurriak errespetatzen dituztenak, eta adibide bat atzoko argazki honetan ikusten dugu.
