Beharrak batu gintuen eta interes pertsonalak banatu [testua: UDA, Arizmendi KE eta Aloña Mendi]

1
994

Logoak: UDA, Arizmendi KE eta Aloña Mendi.

Idatzi honen helburua Aloña Mendi, UDA eta Arizmendi KE-ak Mondrak emakumezkoen futbol taldeak bere kabuz ateratzetzearen inguruan hartu duen erabakiaren gainean egiten dugun irakurketa plazaratzea da.

2017 urtean nesken futbolak hainbat zailtasun zituen. Elkarte bakoitzak norbere taldea ateratzeko arazoak zituen eta ondorioz, neska asko beraien gustoko kirolean, futbolean, jolasteko aukerarik gabe gelditzen zen, gutxiengo jokalari kopurura iristen ez zirelako.

Honen aurrean, bailarako 3 kirol elkarte (UDA, Mondra eta Arizmendi) elkarlanean eta guztien arteko hitzarmen bat egitea adostu genuen (Leintz Arizmendi izenarekin), 2 urte beranduago Aloña Mendi batu zen proiektura.

Horrela 6 urte pasa ditugu. 6 urte horietan bailarako neska askok futbolaz gozatzeko aukera izan dute. Lehen hezkuntzako 3. mailan hasi eta batxilergoa amaitu ondoren ere futbolean aritzeko aukera daukate. Kirol arloan esaten den bezala “eskailera” guztia osatu genuen. Azken urte hauetan lan handia egin da. Handia eta ondo egindako lana, ondorioz, 50 jokalaritik 100 jokalarira pasa gara. Guzti hori ez da bapatean lortzen, ondo egindako lanaren ondorioa da. Ikasturte honetan benjamin, alebin, infantil 2 talde, kadete 2 talde eta senior talde bat osatzea lortu da.

Badirudi, talde hauetako guraso batzuen interes/gogo pertsonala guztiaren gainetik gailendu dela, hau da, Mondrako zuzendaritzara joan eta Mondrari bere kabuz taldea ateratzeko eskatu diotela. Mondrako zuzendaritzak, guraso horien hitzak lehenetsi eta guztion artean egindako lana aprobetxatuz proiektu amankomunetik irtetea eta 23-24 denboraldirako beraien talde propioak ateratzea erabaki du.

Guzti honek, orain artean egindako lan guztia hankaz gora uzten du eta familietan nahasmena sortu du, nahasmen handia. Ez dugu uste nesken interesak kontuan hartu direnik eta etorkizunera begira atzera pauso handi bat dela deritzogu. 2017an proiektu hau sortzera eraman gintuzten arrazoiak berriz agertzeko arriskua ekar dezake erabakiak. Batera egin dugun bideak erakutsi digu batuta banatuta baino osasuntsuagoa dela emakumezkoen futbola.

Idatzi honekin zera argitu nahi dugu:

  • UDA Kirol Elkarteak, Aloña Mendi Kirol Elkarteak eta Arizmendi Kirol Elkarteak nesken interesen alde lanean jarraituko dugula.
  • Beharrezkoak diren baliabide pertsonalak eta materialak jartzen jarraituko dugula.
  • Proposamen edota ekarpen berriak jasotzeko prest gaudela.

Azkenik, atsekabe handiz hartzen dugu Mondra C.F ak hartu duen erabakia. Egon daitezkeen arazo eta hobekuntza proposamenak mahai baten bueltan konpontzen direla uste dugu, hitz eginez eta eztabaidatuz. Kasu honetan, zoritxarrez, ez da proiektuaren inguruko eztabaida eta hobekuntza proposamenik izan. Erabakia guztiz aldebakarrekoa izan da, elkarrizketa asmorik gabekoa.

Zailtasun guztien gainetik emakumezko kirolaren alde lanean jarraituko dugu.

Iruzkin 1

  1. Ez ditut erabakiaren arrazoiak ezagutzen baina hartzeko eskubidea osoa dute. Oso zatarra iruditu zait idatziaren edukia, beraien lana goraipatuz, interes pertsonalak salatuz, lana ondo egin dutenen lana aprobetxatu direla leporatuz, enpin…, Animo bakoitzari bere ibilbidean eta Aupa Mondra !!!!!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen