Testua eta irudiak: Ibai-Arte
Geratzen diren Gabon egun hauetan jolas batean parte hartzerik nahi? Bakarka, familiartean zein lagunartean tarte polit bat igarotzeko aukera daukazu Ibai-Artek Gabon garairako antolatutako ginkana burutuz.
Parte hartzea oso erraza da, jolasaren sarbideko QR-a eskaneatzean, bertan dituzu jarraitu beharreko proba eta argibideak. Guztira 10 proba pasatu behar dira eta proba bakoitzeko kolore bateko QR-a eskaneatu behar duzu hurrengo probara igarotzeko gakoa aurkitzeko. Animatzen?
Proba zuzen gainditzen duen lehenak 100 € irabaziko ditu Ibai-Arteko erosketa txarteletan baina parte hartzen duten gainerako guztien artean ere, 100 euroko beste bost erosketa txartel zozketatuko dira ondo erantzuten dutenen artean. Zeren zain zaude? Mugi, urtarrilaren 5era arte aukera duzu ‘#Behar duzun guztia GERTU!’ ginkanan parte hartzeko!

