Aurreko ostiralean Ostadarreko Ipar Martxa eta Kirol Egokituko sailek Iturripen ikastaroa eman zieten Arrasateko Begisareko lagunei.
Argazkia: Ostadar SKT.
Ikusmen murriztua duten pertsonek ‘nordic walking’ delakoa egiteko aukera izan zuten, NW Blind gailua baliatuz. Adin ezberdinetako lagunek esku hartu zuten ekitaldian.
Ostadarrek ikastaroaren balorazio oso ona egin zuen, eta Retinosis Gipuzkoa Begisareko lagunak animatu zituen, bai Ipar Martxako taldearekin entrenatzera, baita txangoetara joatera ere.