Beethovenen ‘Pastoral’-aren soinuak entzun ziren atzo Monterronen

0
1390

Kamerata Euskdivarius orkestrak musikari alemaniarrak konposatutako seigarren sinfonia interpretatu zuen. bere jaiotzaren 250. urteurrena gogoratzeko.

Ludwig van Beethovenen musikak Monterron parkea bete zuen atzo, Kamerata Euskdivarius musikariak eskainita, Alemaniako musikariaren jaiotzaren 250. urteurrena ospatzeko eskainiko duten 9 kontzertuetatik lehena izan da.

Kamerata EusKdivarius euskal musikariek osatzen duten ganbera orkestra bat da, musika klasikoa estereotipoetatik aldendu eta publiko orokorrarengana hurbiltzeko asmoa duena. Eta atzoko egunean, zalantzarik gabe, lortu zuten, publikoaren artean adin guztietako pertsonak baitzeuden.

Kontzertuan Beethovenen seigarren sinfonia interpretatu zuten, ‘Pastorala’. Baina beste modu batera egin zuten, atzo Monterron parkera hurbildu zen publikoak bere musikaz hurbilago gozatu ahal izanteko, Beethoveni entzuteaz gain bere lana nola konposatu zuen eta bere musikaren zergatia azaldu baitzien. Hori guztia Arkaitz Mendoza orkestra zuzendari gaztearen eskutik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen