Bedoñako alkatearen izendapena berretsi du Arrasatekoak

0
706

Udalak Osoko Bilkuran jakitera eman zuen Bedoñak auzo-batzordea osatu duela, eta ondoko lagunek osatzen dutela: Begoña Garai alkatea, Maite Lasa alkateordea, Tomas Garay batzordekide eta Iñigo Jauregi batzordekide.

Artxiboko argazkiak: Arizmendi Ikastola, Arrasateko Institutua eta Ahotsak.

Arrasateko Alkatetzak herenegungo Osoko Bilkuran jakitera eman zuen, besteak beste, Bedoñak auzo-batzordea osatu duela.

Izan ere, auzoak Begoña Garai Uribe Etxebarria aukeratu du alkate, eta izendapen hori berretsi du ondoren Arrasateko alkatea Maider Morras Azpiazuk.

Halaber, Udalak jakitera eman du baserri-auzoko batzordea ondorengo pertsonek ere osotzen dutela: Maite Lasa Sagasta alkateordea, Tomas Garay Marcaide batzordekide eta Iñigo Jauregi Azkarreta batzordekide.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen