Ipuinaren mamia Aramaio eta Santa Agedaren artean bilbatzen du egileak, oso modu hurbiletik. Bat ere zalantzarik gabe, Aramaio eta Arrasate ongi ezagutzen zituen gasteiztarrak, eta garai hartako Santa Agedako giroa maisuki deskribatzen digu ipuinean. Irudimena bikain erabili zuen Becerro de Bengoak bere testuan eta, gainera, bere prestakuntza intelektualaren lagin puntuala utzi zigun deskribapenean. Ipuina luzea da – 55 orrialdekoa- eta irakurle interesatuarentzat pdf bertsioan jarri dut eskuragai.