Beasain futbol taldeak Arrasate Hiria Txapelketa irabazi du

0
1099

Mojategin ospatu da XL. Arrasate Hiria Txapelketa, Mondraz gain, Touring eta Beasain taldeen partaidetzarekin. Hiru taldeek elkarren aurka jokatu dute, eta norgehiagoka bakoitzak 45 minutu iraun du.

Lehen partidua Mondrak eta Touringek jokatu dute. 8. minutuan aurrea hartu du markagailuan Touringek, baina Mondrak ez du amorerik eman eta berdinketa lortzeko zorian egon da azken minutuan (0-1).

Bigarren partiduan Touring eta Beasain izan dira aurrez aurre. Beasain taldea nagusi izan da eta bi gol sartu dizkio Touringi. Lehenengo gola 15. minutuan iritsi da eta bigarrena 28. minutuan (2-0).

Txapelketa Mondra eta Beasainen arteko partiduarekin itxi da. Lehen minututik Mondrak joko ona egin du eta atea hutsean mantentzea lortu du. Partidua hutsean amaitu da (0-0). (Beheko argazkiak: Mondra)

Emaitza hauekin Arrasate Hiria Txapelketa Beasainentzat izan da aurten. Touring izan da bigarren eta Mondra hirugarren. Jokalaririk baliotsuenaren saria Beasain taldeko Alex Iriondok irabazi du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen