BBC-tokiko hedabideak egitasmoa: “Datu-kazetaritzarekin herritar orok bere historia konta dezake”

0
297

Egitasmo honen izena Local News Partnerships da, eta horren inguruko hitzaldia eman dute gaur Garaian, Tokikomek antolatuta.

Argazkia: Tokikom.

Hitzaldi hau gaur eguerdian izan da Arrasaten Garaia Parke Teknologikoan, Tokikomek EiTBren laguntzaz antolatuta.

Bertan hainbat kazetarik jardun dute eta zenbait ordezkari instituzional izan dira. Hizlari-lanetan egitasmoko Matthew Barraclough [argazkian, eskuman] eta Pete Sherlock [ezkerrean] aritu dira.

BBC publikoki finantzatutako hedabide bakarra da Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Ipar Irlandan, Matthew Barraclough-ek azaldu duenez.

“Beste hedabideak, ordea, merkatu komertzialak baldintzatzen ditu”, eta kontuan hartzekoa da ere “gero eta diru gutxiago jasotzen dutela publizitatetik”.

BBCek Britainia Handiko tokiko hedabide ugarirekin egitasmo bat martxan dauka, Local News Partnerships izenekoa, Tokiko Albisteen Elkarteak.

Honen helburu nagusietako bi dira “tokiko demokraziari eustea eta kazetaritzako estandarrak hobetzea”. Zeregin horretarako “jasotzen dugun dirua ez da gurea, herritarrena baizik”.

TOKIKOMek azaldu duenez, euskal elkarte honek eta “EiTBk denbora daramagu egitasmo hori aztertzen, Euskal Herrian antzeko ekimenen bat abiatzeko aukerak baloratzeko”.

BBCeko ordezkariek azaldu dutenez, egitasmoak ez du xede “tokiko kazetaritza ordezkatzea, bai ordea tokiko ikuspuntua eskaintzea. Horretarako, arauak adostu genituen eta lankidetzan sinetsi behar dugu”.

171 erakunde baino gehiagok dihardute egitasmoan, eta “tokiko hedabideen %12 da soilik digital. Baditugu tokiko 30 telebista estazio, eta bertan ere eskaini daitezke BBCren edukiak”.

“Hedabide txikiek eta euren kazetariek egiten dute tokiko lana” eta “kalitatezko informazio bermatu egiten da, tartean, beste erreportarien parte-hartzearekin”. Egitasmoak astero 1.400 historia sortzen ditu.

Egitasmo berean Pete Sherlock-ek dihardu, eta azpimarratu du informazio publikoak “herritarren bizitza ahalduntzen duela”. Bide honetan, “arazo bat sortu zen datu-kazetaritzaren eztandaren ondorioz”:

“Gobernuak gardentasun handiagoz jardun zuen, eta minuturo 40.000 datu berri publiko egiten ziren. Informazio oso baliotsuak ziren, tratamendu medikuen ingurukoak, auzoko delituen ingurukoak,… baitziren”.

Alabaina, “gaia aztertu nuen eta ohartu nintzen tokiko kazetariak ez zeudela datu horiei begira”. Izan ere, “ez zeukaten datu-kazetaritzaren inguruko trebakuntzarik”.

Horren aurrean, “pandemia baino lehen, tokiko kazetari batzuei prestakuntza eman genien datuak nola tratatzen ikas zezaten. Horri esker, euren informazioaren kalitatea hobetu zuten”.

Oro har, “datu-kazetaritzarekin herritar orok du bere historia kontatzeko aukera” eta “bakoitzak bere modura erabil ditzake datuak”.

Elkarlanaz gain “lehiakortasunak ere aurrera egiten laguntzen du”, eta egitasmoak bazkideei eskatu die proiektu balora zezatela, emaitza: “7’6ko puntuazioa eman dute batez beste”.

Egitasmoak aurreikusten du “2027ra arte jarraitzea” eta kalkulatzen du “astero 10 milioi pertsonak dutela gure edukiekin harremana”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen