Bazterkeriaren aurkako eskola tailer bat egingo du Udalak Santamainan

0
1301

Udala Hondarribia kaleko 1 eta 3 zenbakietako eraikinen jabea da. Orain bertan LAN-r-Bai programa martxan dago, eta aurten 15 pertsona gehiagok eman dute izena. Obrak egiteko lizitazioa 110.000 eurokoa da.

Argazkia: MB artxiboa.

Santamaina auzoko Hondarribia kaleko 1 eta 3 zenbakietako eraikin jabea Udala da. Bertan iazko martxoan LAN-r-Bai ekimena abiatu zen.

Ekimenak helburu du, besteak beste, “gizarte-bazterkeria egoeran dauden arrasatearren lan-munduratzea sustatzea”

Ekimenak aurrera egin dezan, Udalak aurreikusten du bi eraikinetan obrak egitea, bertan eskola tailer bat egiteko.

Udaletik azpimarratu dute, “finantzazio europarra jaso duen programa berritzailea dela, eta ahalegin berezia egiten ari dela programa egonkortzeko, baztertutako kolektiboek formakuntza jasoko duten eraikinaren egokitzapena izanik pausu garrantzitsuetako bat”.

Obren lizitazioa 110.000 eurokoa da, eta enpresek euren proposamenak irailaren 14a bitarte aurkez diezazkiote Udalari. Obrak “azaroan” hastea aurreikusten du Udalak, eta obrek “lau hilabeteko” iraupena izango dute.

LAN-r-Bai programak baztertutako kolektiboen formakuntzan dihardu. Bere xedea da “ibilbide inklusibo pertsonalizatuak sortzea, gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonei egokitutako prestakuntza-enpleguaren bidez, laguntza sozioedukatiboaren bidez, prestakuntza normalizatura edo lan-merkatura iristeko behar diren tresnak, baliabideak eta trebetasunak eskuratu ahal izateko”.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek egindako lana “osatu nahi da programa honekin, eta eskola tailerra eraikitzea programa kontsolidatzeko pausu garrantzitsua” da.

LAN-r-Bai programaren hartzaileak gizarte-bazterketako egoeran dauden 30 pertsona heldu dira orain arte. “15 pertsonako bi talde egin dira: 2019an garatu zen programa 1. taldearekin, eta aurtengo ekainean hasi da 2020koa, beste 15 lagunekin”.

Programak erabiltzaileei “baliabideak eta tresnak transferitu nahi dizkie, gizarteratzeko eta hezkuntzarako laguntzaren eta prestakuntza teoriko-praktikoaren bidez ibilbide bat gara dezaten”.

“Berdinekin, helduekin eta ingurunearekin harremanak izateko baliabideak eta tresnak modu egokian eskura daitezen sustatu nahi da, baita eguneroko bizitzaren antolaketa-egitura egokia ere”.

Udaletik azaldu dutenez, “ekimenean parte hartzen duten pertsona guztiei, aldez aurretik, Arrasateko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako departamentuaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarteratze sailaren tresna propioen bidez egin zaie bazterketa-egoeraren balorazio (Gizarte.net tresnak, Gizarte Txostena eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako gizarte-bazterketaren balorazioaren tresna teknikoa). Programa hau zuzenduta dago ondoko kolektiboetara:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren familia- harrerako eta egoitza-harrerako baliabideetatik atera diren 18-23 urteko gazteak
  • Bazterkerian dauden helduekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko programatik eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarteratze Departamentuko Laguntza Espezializatuko Programatik esku hartzen duten helduak
  • Indarkeria matxistaren biktimak diren emakumeak
  • Migratzaileak edo gutxiengo etnikoetako pertsonak (bereziki emakumeen kolektiboa) eta bazterkerian dauden pertsonak, desgaitasunaren balorazioa dutenak edo balorazio prozesuan daudenak

Egitasmo honetan parte hartzeko behar-beharrezkoa izango da Arrasaten erroldatua egotea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen