Bazkide berriak bilatzen dira Elkargune Espiritual bat sortzeko

0
1524

Azken egunotan jakitera eman dutenez, bazkide berriak bilatzen ari dira Arrasateko topagune espiritual baterako.

Lorea, arduradunak azaldu duenez, hiru gauza bilatzen ari dira nagusiki. Lehenik eta behin, “Beren esperientziak beste batzuekin partekatu nahi dituzten bazkide berriak behar ditugu, garapen pertsonalerako ezagutzak eta tresnak eskuratzeko eta instalazioez askatasunez gozatu ahal izateko”.


Ildo horretan, Loreak azaldu du lehen egunetan onarpen handia lortu dutela eta dagoeneko 20 bazkide inguruk eman dutela izena. Izan ere, ekimen berrian izena ematen duten bazkide berriez gain, euren ezagutzak emango dituzten profesionalak ere bilatzen dituzte. Profesional horiek “pertsonen garapen integral eta espiritualean lagunduko lukete, besteak beste, Mindfulness, meditazio, yoga, chi kung, Reiki edo biodantzako ikastaroak, hitzaldiak, saioak edo tailerrak eman ditzaten gure instalazioetan egiteko”.


Saio horiek guztiak emango diren lekuari dagokionez, ekimenarekin bat egingo duten pertsonen kopuruaren araberakoa izango dela azaldu du: “Oraintxe bertan 100 metro koadroko baino gehiagoko alokairuko lokal edo nabe baten bila gabiltza Arrasaten, ahal dela eguzkitsua izan dadin. Hala ere, bazkideak zenbat eta gehiago hazi, orduan eta lokal handiagoa bilatzeko prest gaude. Gainera, beste funtzio batzuetarako aparteko espazioren bat behar izan genezake, hala nola saio pribatuetarako “.


Izena eman nahi dutenek Lorearekin harremanetan jar daitezke 617242995 telefonoan edo helbide elektroniko honetan: centrosdeencuentroguipuzcoa@gmail.com.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen