Beheko testua: Kooltur Ekintza / Bideoa: Oihana Alberdi Elorriaga.
Ostegun honetan, abenduak 15, Bazka taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.
Bazka da superbibentzia, txikiak arrisku eta erasoei aurre egiteko duen jarrera; eta baita ere Euskal Herriko musikari trebatu batzuek egindako orain arteko azken jauzia. Nora jauzia? Ba aurrera, beti bezala! Estricalla-ko hainbat kidek kantu berriak konposatu dituzte bestelako tenpoan, bestelako afinazioan, eta bidean Dut-eko Galder Izagirre batu zaie.
Orain arte iragarritako emanaldi gutxietako bat izango da Arrasaten egingo dutena.