Gaur astelehena, maiatzak 18, ohiko ordutegiari berrekin dio Arrasateko BAZ-a. Deseskalatze-fasean, langileek bi txandatan lan egiten dute (goizez eta arratsaldez), baina ordutegia ohikoa da:
Astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik arratsaldeko 19:00etara.
Larunbatetan, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00etara.
Herritarrei gomendatu zaie ahal den neurrian kontsultak telefonoz egitea, pilaketak saihesteko. BAZ-eko langileek telefono bidezko laguntza eskainiko dute gestioak etxetik bertatik internet bidez egiteko.