Batxiler, DBHko 4. maila eta Lanbide Heziketako ikasleak “hilaren 18tik aurrera” ikastetxera itzuliko dira

0
1438

Jaurlaritzak oraintsu iragarri du, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako hainbat eragilerekin bilera egin ostean.

Irudia: ikasleak.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak adierazi duenez, itzulera “mailakatua eta egoera sanitarioaren araberakoa” izango da.

Iragarri duenez, maiatzaren 18an eskoletara itzuliko dira Batxilergoko 2. mailako ikasleak, Goi Mailako Lanbide Heziketako 1. eta 2. mailakoak, eta Erdi Mailako LHko eta Oinarrizko LHko ikasleak.

Ildo horretan, maiatzaren 25ean gauza bera egingo lukete Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasleek eta Lanbide Heziketako beste guztiek.

Egun berean zabaltzekoak dira ere behar bereziak dituzten ikasleendako zerbitzuak eta zerbitzu terapeutikoak.

Haurreskolei dagokienean, Jaurlaritzak adierazi du gurasoen kontziliazioa lortzeko neurriak hartuko direla, baina soilik 0 eta 1 urte arteko haurtxoen familientzat, eta gurasoek frogatzen badute benetako beharra dutela.

Uriartek adierazi du eskoletan ikasleen arteko gutxieneko distantzia 1’5 metrokoa izan beharko dela. Era berean, ikastetxe barruan pertsona guztiek maskara jantzita izan beharko dute. Jangelak ez dira berrirekiko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen