MARARENTZAT BABESGARRI, BATTEN SINDROMEARI BURUZKO JARDUNALDI JAKINGARRIA OSPATUKO DA BITERIN

0
2851

Bermut musikala, motorrak, informazio jakingarria eta beste hainbat izango dira ekainaren 7an, igandea Biteri plazan. Antolakuntzak dei egiten du “egun on bat dela zuen kamiseta moreak janzteko!!”.

Batten Gaixotasunaren Nazioarteko Eguna ekainaren 9an izango dugu, eta ekainaren 7an, igandea informazio-jardunaldia egingo da.

Mara CLN 1 taldeak antolatzen dihardu egitarau ireki hau, Euskal Herriko Semeak Hazparne motor talde solidarioarekin.

Bermut musikala, motorrak, informazio jakingarriak eta bestelako hainbat izango dira Biteri plazan bertan.

“Guztiok animatzen zaitugu Biteri plazara bertaratzera eta bertan gure ekimena hasiko da 11:00ak aldera”.

Gogoratzekoa da “egun on bat dela zuen kamiseta moreak janzteko!!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen