‘Bateragune’ kasuaren aurka, bilkurara deitu du Ezker Anitza-IU Debagoienak

0
598

Salatu egin du “ezin direla berriro epaitu kartzela zigorra bete duten pertsonak”. Horregatik, gaitzetsi du espainiar Auzitegi Gorenak “politika egiten aritzea”.

Ezker Anitza – IU Debagoienak gehitu du Bateragune auzia “ez zela inoiz hasi behar, eta Estrasburgoko Auzitegiak balio barik utzi duela, zigortuek ez zutelako bidezko epaiketarik izan”.

Ezkerreko alderdiaren eskualde-batzordeak adierazi du “eskuma epaitegietako lubakietan dagoela”, eta han “gehiengo anti-demokratikoak ditu politika egiteko asmoz”.

Juan Luis Merinok, eskualdeko koordinatzaileak, adierazi du “inor ezin daitekeela gertakari berberengatik bitan epaitua izan”. Areago, “justiziak eskubide politikoak betearazi behar ditu”.

Horregatik, Ezker Anitza-IU Debagoienak herritarrei dei egiten die zapatu honetako bilkuretan parte hartzera, Arrasateko Herriko plazan eta eskualdeko beste udalerrietako plazetan.

Elkarretaratzea eguerdiko 12:00etan izango da, “auzitegi gorenaren erabakia gaitzezteko eta auzipetuei babesa agertzeko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen