Bastida Akademiaren 2021-2022 ikasturteko ikastaro eskaintza

0
1702

Urtero bezala Bastida Akademiak lanean dauden langileei eta langabezia egoeran dauden langileei zuzendutako ikastaroen eskaintza aurkezten du. Lanean dauden langileei zuzendutako ikastaro eskaintzaren barruan hainbat familia ezberdinetako ikastaroak aurki daitezke: diseinu grafikoa, gizarte eta kultura, sukaldaritza, administraritza, … adibidez.


Ikastaro hauen ordutegia 18:00 20:30 izan ohi da, astelehenetik ostegunera (hizkuntzak izan ezik, hauek astean bi egunetan egingo dira). Langabezia egoeran dauden langileei zuzendutako ikastaroei dagokienez; guztiak gaitasun ziurtagiriak dira eta titulazio ofizial bat lortzeko balio izango dute, honetaz gain denek enpresa munduan praktikak izango dituzte.


Langabezia egoeran dauden langileei zuzendutako ikastaroen ordutegia goiz edo arratsaldez izango da.
Ikastaro hauek doakoak dira , Lanbidek , Eusko Jaurlaritzak eta Europar gizarte funtsak diruz lagunduta.
Izena emateko:

LANEAN DAUDEN LANGILEEI ZUZENDUTAKO IKASTAROAK: (langabezia egoeran dauden langileek ere parte har dezakete, baina lanean dauden langileek lehentasuna izango dute).

Izen emateko fitxa:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen