Bastida Akademiak doako ingeles ikastaroak eskainiko ditu Arrasaten

0
2078

Bastida Akademiak ingeleseko doako ikastaroak eskainiko ditu Arrasaten, bereziki lanean ari diren pertsonei zuzenduta. A2, B1, B2 eta C1 mailetako prestakuntza izango da, arratsaldeko ordutegian eta klase dinamiko eta praktikoen bidez.

Ikastaroetan ahozko komunikazioa eta eguneroko egoerak landuko dituzte, parte-hartzaileek ingelesa lanean zein eguneroko bizitzan erabiltzeko gaitasuna hobetu dezaten. A2 eta B2 mailak astelehen eta asteazkenetan izango dira, 18:00etatik 20:15era; B1 eta C1 mailak, berriz, astearte eta ostegunetan, ordutegi berean.

Ikastaroak Lanbidek, Europako Gizarte Funtsak eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutakoak dira, eta, beraz, doakoak izango dira.

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, interesdunek Bastida Akademiarekin harremanetan jar daitezke 943 79 35 33 telefonoan edo akademiaren webguneko formularioaren bidez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen