Asteburu honetan Oreixe Akustikoaren azken hiru kontzertuak izango dira Juan Arzamendi Musika Eskolan. Sarrerek 5 euroko prezioa izango dute eta helbide honetan erosi ahal izango dira: https://amaiaarrasate.janto.es /, baita emanaldi bakoitzaren aurretik ere. Kontzertu guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira. Asteburu honetan arituko diren hiru taldeak Baskery, Verde Prato eta Sofía Comas izango dira.
Bihar, ostirala, JAMEko oholtzara Baskery taldea igoko da. Baskeryes hirukote suediarra da. Bondesson ahizpek osatzen dute, eta folka, bluesa, countrya edo hegoaldeko rocka nahasten dituzte. Hiru ahotsetako harmoniak, gitarra akustikoak, banjoa eta kontrabaxua dira nagusi. Noranahi doazela ere, publikoaren erreakzioa beti bera da, inoiz ez dute horrelakorik entzun edo ikusi. Bere eszenaratzea paregabea eta liluragarria da, energia agortezineko zuzeneko batekin. Hauek dira Greta; 6 hari, gitarra, erritmo eta ahotseko banjoaz arduratzen dena; Stella, kontrabaxu eta ahotsaz, eta Dunniva, gitarra eta ahotsaz. Haien soinua bakoitzaren nortasunarekin jolasten da, punkaren edo rockaren jarrera ahotsaren sotiltasunarekin eta benetan amerikarrak diren soinuen fusioarekin elkartuz, zuzeneko indartsu eta harmonia eramanezinez betea
Laruntean berriz, Verde Prato arituko da. Ana Arsuaga (Tolosa, 1994) musikari eta margolariarenbakarkako proiektua. Gai minimalistak aurkezten ditu, teklatua eta ahotsaerabiliz, askotan herriko folklorearen tradizioan oinarrituta, abestiaren bidezhitzaren eta airearen arteko batasuna aztertzeko. Gehienbat euskaraz abestuta, bere musikak oinarriraperoen sekuentzia elektronikoak, bateriak eta perkusioa tartekatzen ditu,diskurtso bare batekin eta paisaia onirikoetara eramaten duen ahots batekin. Indar handiko unibertso soil bat eratu du denbora gutxianAna Arsuaga ‘Verde Prato’, eta geruza berriak gehitu dizkio orain ‘Adoretua’bigarren lan luzearekin. Soila da, sotila: ahotsak agintzen du, teklatua etalooper-a lagun.
Bukatzeko, Sofía Comas kontzertua eskainiko du igandean. ‘A un pájaro rojo’ konpositore, abeslari eta performer Sofía Comasen proiektua da, Julian Fuentes Reta zuzendariarekin eta Merce Matus koreografoarekin elkarlanean. Zeremonia bat bezala aurkezten da, non albumeko abestiak perpaus bihurtzen diren, akhamanak, orakuluak eta sibilak deitzeko, magia lapoesiaren beste aldaera bat bezala hartuz. Egilearen testuak Nezahualcóyotl printzearen, FedericoGarcía Lorcaren, María Sabina petrikiloaren eta Eckhart To l l e idazlearen kantuekin eta poemekin lotzen dira. Espazio eszenikoa espazio sakratu bihurtzen da, teknologia (musika elektronikoa, diseinosonoroa eta argiztapena) eta antzinakoak (mugimendua, hitza eta errituala) bat egiten dute liturgia egiteko. Comasek apaiz papera hartzen du erritual pagano honetan, iragarpenik onenak aipatzeko, tribuak horizontea behar baitu; lasuperstizioaren eta irrikaren arteko distantzia zehatzean egiten du hegan.