Basaurin gertatutako eraso homofoboa salatzeko bilkura egingo da Herriko plazan

0
129

Basaurin gertatutako eraso homofoboa salatzeko kontzentrazioa deitu du Morbor taldeak. Bilkura gaur, ekainak 10, izango da arratsaldeko 19:00etan Herriko plazan.

Erasoa larunbatetik iganderako goizaldean gertatu zen, 02:30ak aldera, Bizkotxalde parkean. Antza denez, pertsona talde batek gazte bati eraso egin zion, beste gazte talde batek esku hartu zuen arte. Ertzaintzak eta Udaltzaingoak 18 eta 27 urte bitarteko bederatzi gazte identifikatu dituzte erasoan ustez parte hartzeagatik. Hala ere, erasotua izan den gazteak erasotzaileak 13 pertsona izan zirela esan du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen