- Gabeko 10.30ak eta 12.30 bitartean izandako gertakarien ondorioz
antolatutako talde batek hiru zabor edukiontzi erre eta bi kotxe
istripu eragin zituen. Kalteturik beste hiru kotxe gehiago geratu
ziren. - Gertakariekin erlazionatuta 3 atxilotu eta 5 pertsona identifikatu
ziren, azken hauetatik ustezko 2 kotxe istripuetako gidariak.
Udaltzaingoak herritarren aldetik jasotako kolaborazioa eta deiak
lagungarriak izan ziren gertakarien inguruko informazioa biltzeko
orduan.
Arrasateko Udalak irmoki salatu eta gaitzesten ditu atzo gabeko
delituzko ekintzak eta Udaltzaingoaren lana eta erantzun azkarra
balioan jarri eta eskertu nahi ditu.