Barsanti konpainiaren ‘Legea gu gara’ antzezlanak itxiko du aurtengo Udazabal

    0
    232

    Barsanti konpainiak Udazabal jaialdia itxiko du ‘Legea gu gara’ lanarekin, Sebero Altube plazan, ostiralean arratsaldeko 19:00etan. ‘Kale Gorrian’ antzezlanaren jarraipena da, azken 3 urteotan Barsanti konpainiak hainbesteko arrakasta lortu duena. Hori da, hain zuzen ere, elkarte honek behar izan duen denbora Euskal Herriko zein estatuko kaleko arteen egungo panoraman erreferentetzat hartzeko.

    ‘Legea gu gara’ parodia kutsuko obra da, non umore harilkatzailea eta gaurkotasun soziala presente egongo diren uneoro, kalean, non bertaratzen direnek furgoneta susmagarri bat aurkituko duten, haren erdian gaizki aparkatuta. Sergio eta Erramun, istiluen aurkako poliziak, legez kanpoko botiloi baten plaza husteko asmoz iritsiko dira, baina abentura baten hasiera izango da topatuko dutena. Lan hau Pako Revueltak zuzendu du, eta Aritza Rodriguez eta Juanjo Otero ditu protagonista.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen