Barsanti konpainiak “Kodizia Late Night” antzezlana eskainiko du Herriko plazan 22:00ean

    0
    1169

    Irailak 4an, ostiralean, Barsanti antzerki konpainiak “Kodizia Late Night” antzezlana eskainiko du Herriko plazan gabeko 22:00etan. Emanaldia debaldekoa izango da eta ez da sarrera hartu beharrik izango.

    Denboran zehar bidaiatzeko gai izango den “late night” bat ostiralean taularatuko dutena. Historian zehar, pertsonai ezberdinen bizipenak kontatzeko gaitasuna izango duena. Aintzinako Greziatik, gaurko egunetaraino. Dokumentala eta gaueko telebista programa baten arteko nahasketa.


    Komedia honetan, gutiziaren gaia ardatz hartuta, zeharkako gai ezberdinak jorratuko dira. Besteak beste, osasun publikoa eta honen zilegitasuna negozioa bihurtzeko, seguru pribatuen gainbehera edota gizartean “irabazle bat” izatearen kontzeptua.

    Fitxa artistikoa: 

    • Egiletza: Barsanti, Mama Crea
    • Dramaturgia: Olatz Gorrotxategi
    • Zuzendaritza: Pako Revueltas eta Nuria M.Cres
    • Antzezleak: Pako Revueltas, Juanjo Otero, Aritza Rodríguez
    • Euskararako moldaketa: Idoia Barceló
    • Musika eta soinu diseinua: Jon Urrutia
    • Jantziak: Enriqueta Vega
    • Argiztapena: Javi Candela
    • Eszenografia: Olaya Gutiérrez, Iradi Zelaia eta Eva Azurmendi
    • Ekoizpeneko zuzendaria: Nuria M.Cres
    • Argazkia eta bideoa: Paloma Rico

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen