Obrak hasi dira Barrenatxo errota ohian, teilatua konpontzeko

0
1244

Obrak hasi dira, legeak Udalari hala aginduta. Lanek eraikineko beste zati batzuk ere berrituko ditu.

Barrenatxo errota XVIII. mendeko agirietan azaltzen da. Ondasun hau kontserbatzeko lanetan aritu dira Jone Bergaretxe (Uribarriko auzo-alkate ohia) eta Arrasate Zientzia Elkartea, besteak beste.

Udalak obrak hasi ditu, erresoluzio judizial baten ondorioz. Lanek teilatu berri bat jarriko dute eta eraikineko beste zati batzuk txukunduko ditu. Obrek gutxienez datorren astera arte iraungo dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen