Barrenatxo errota historikoa kontserbatzeko obrak amaitu dituzte

6
2088

Arrasate Zientzia Elkartearen eta Jone Bergaretxeren ekimenari esker, eraikineko teilatua berritu dute eta hormak sendotu dituzte, besteak beste.

Argazkiak: Eli Alzola.

1353 urtekoa da Barrenatxo errota zegoen Ibarretako eremu industrialeko lehen aipamen dokumentatua.

Barrenatxo lehenbizi ola izan zen, ondoren errota eta gero produktu ezberdinak ekoizteko tailerra.

Bere jarduera martxan jartzeko, Aramaio errekatik ura hartzen zuen, ubide batetik ura errotarantz bideratzen zen, eta eraikinaren azpialdeko bi arkutatik ura sartzen zen errotara.

Ur hori, errekara itzuli baino lehen, beste bi errota mugiarazten zituen, besteak beste, Markulete errota.

Jone Bergaretxe Uribarriko auzo-alkate ohiak urteak egin zituen eraikina kontserbatzeko borrokan. Ondoren lekukoa Arrasate Zientzia Elkarteak hartu zion.

Aurtengo apirilean hasi dira lanak, eta teilatu berria jarri diote, hormak sendotu dizkiote, eraikinaren barnealdea txukundu dute,…

Arrasate Zientzia Elkarteak planteatu izan du orduko ubidea berreskuratzea eta Barrenatxo eraikina Garagartzako kobazuloen ‘altxorrak’ azaltzeko interpretazio-zentro gisa erabiltzea.

Erlazionatutako albistea:

Obrak hasi dira Barrenatxo errota ohian, teilatua konpontzeko

2020ko apirilaren 29an argitaratutako albistea

6 IRUZKIN

  1. Sumindu egiten nau Arrasateko Udalak Erdi Aroko eraikin bat XXI. mendeko etxolatxo batean bihurtzea onartu izanak.
    Jakina, gauza horiek gertatzen dira tokiko ondarearen aholkulariak historian zaleak direnean eta ez ordea profesionalak. Aholkulari horiek ez dute herritarrei beren iradokizunak zorrotzak eta egokiak direla sinesteko behar den egiaztapen ofizialik.
    Eta eraikin horrekin egin duten hondamendia ikusita, arrasatear guztien ondarearen gaineko esku-hartze negargarria errepikatu da. Errota-hondarren zaharberritze eta sendotze oker horren adibide gisa aipatuko ditut teilatuaren adibidea eta atearena.
    Teilatuan industria-ekoizpen baten ondorioz sortutako teilak erabili dira, ez ordea eskuz ekoitzitakoak. Hau da Erdi Aroko errota bati dagozkionak. Eta gauza bera teilatuko egurrezko egiturarentzat. Tratatu eta berrerabili al dute errotaren jatorrizko materiala? Argi dago ezetz.
    Bestalde ez dakigu zer gertatu den errotarako sarbidea ixten zuen ate zarpailarekin, gai funtzional eta ez-estetiko batek eragindakoa. Ongi legoke dendrokronologia azterketa bat egin izana datatu ahal izateko. Eta egun non dago ate hori?
    Tamalez, Barrenatxoko errotaren kasua ez da udalak herriko elkarte beraren aholku negargarriak jarraitzen dituen lehen aldia. Zurgin kantoiko portalearen zaharberritzeko proiektuan ere elkarte hori aholkulari izan zen eta egun porlanez apainduta ikusten dugu harresi zati hori. Argi dago, kasu bietan arrasatearron Erdi Aroko ondarea betiko izan da kaltetua.
    Azkenik, Arrasateko udalari eskatuko nioke arkitektura historikoaren eta zaharberritzearen profesionalei entzuten hasteko, esku-hartze mota horri aurre egiteko orduan eta ez afizionatuei.

    • Egia da agian teilatua erromantikoagoa egin zitekeela. Hor arrazoia ematen dizut. Hala ere, nire ustez garrantzitsuena eraikina kontserbatzea zen, oso egoera tamalgarrian baitzegoen. Etorkizunean teilatuari kutsu errealistago bat ematea nahi bazaio beti egongo da horretarako aukera. Azken finean, ez da ezer suntsitu, eta egindakoa aldatu daiteke. Teilatuaz aparte, nehiko itxuroso geratu dela esangu nuke nik.

    • Kaixo Leon, adibide bat jarriko dizut uler dezazun zein arriskutsua den Ziurtagiri Ofizialik gabeko jendeari kasu egitea kultura-ondarearen esku-hartzean aholkularitza-lanak egiteko.
      Ni Real Sociedad taldearen bazkidea naiz, eta argi daukat inoiz ez zaidala bururatuko futbol-partida batean zelairatzea, Real Sociedad irabaztea nahi dudalako. Horregatik, jokalari profesionalak dira golak sartzen dituztenak, eta ez ni bezalako benetako zale bat, koloreak jokalariak baino gehiago senti ditzakeena.
      Hemen ez gara ari dendariez, erizaintzako profesionalez edo tailerreko langileez, etab, zientzia gustuko duten eta akreditaziorik ez duten esparruetan sartzen direlako; hemen, Udalak zale horiei kasu egiten dien bakoitzean egiten den Arrasateko ondarearen txikizioaz ari gara.
      Begiratu aldea: Realeko bazkide batek bere taldea irabaztea nahi du eta jokalari profesionalak kontratatzen ditu. Ustez, Arrasateko Udalak bertako ondarea balioetsi nahi du eta zaletuen aholkularitza jasotzen du. Profesionalekin Realak ez du beti irabazten, zaleekin Arrasatek beti galtzen du.

  2. Arrazoi osoa eman behar dizut Etsaun. Ez dakit nola ausartu diren indokumentatu horiek zientifikotzat aurkesten euren elkartea. Mondragoetar moduan lotsatu egiten naiz ez errotarik ez malaturik ez dituen txabola horretan egin duten berritze absurdo horrekin.Teillak modernoak, atea desagertu, metro erdi jaso eraikina, egur laminatua erabili…errepide ondoan interpretazio gune bat jartzeko asmoa…Barregarri uzten gaitu.Ustendut bisita gidatu bat antolatu beharko dela gure herrian egin diren sarraski arkitektonikoak komentatzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen