
Aurreko artikulu batean idatzi nuen Uribeko zubia oso interesgarria zela arkitektura herritar adibide moduan : landu gabeko harriekin egina, harriekin arteko lotura agian buztinarekin eginda zegoelako, bere irregulartasuna eta asimetria, elementu eta teknika horiekin lortutako argia eta luzera …. hormigoizko ipingiek ere bere ikututxoa ematen zioten, bere grazia, untza eta narrak … Elementu guzti horiek historia bat kontatzen zuten.
Zubi hori zehaztasun gehiagorekin aztertzea ez da posible izan. Pena da baina zubiraino iristea ez zen bat ere erraza eta gauza interesgarri batzuk zehaztu gabe gelditu ziren: Neurriak, harri mota (tuparria ?), morteroaren balizko erabilera….
Zorionez Mondragoen oraindik badaukagu klase honetako zubi bat: Meatzagatik jaisten den erreka gainean Barrenatxo etxe parean dagoena. Uribekoaren aldean apalagoa da, neurriak ere txikiagoak dira: altuera: 1,25 m; zabaleran 2,85 eta luzeran bi metro t’ erdi izango ditu gutxi gora behera. Zubi horrek gaur egun ez dauka ezelako erabilerarik. Orain dela urte batzuk Kanpazarreko errepidearekin lotuta zegoen baina errepidea geruzaz igotzen joan dira eta orain zati bat beherago dago. Ez dago erabilgarri, etxearekin ere ez du loturarik.
Zubi hau eraikitzeko harria bertatik jaso zuten ia garraiatu beharrik ez zuten izan. Harri mota honi Meatzerrekan ziguine deitzen diote. Ez da kare harria, tuparria edo marga baizik. Arrasateko Udaletxeko atzeko ormak egiteko Kostobalgo harria ereman zutela kontatzen dute. Kostobal inguruan dago, piskat gorago. Dena dela inguruan badaude harrobi askoren aztarnak. Harri mota honi zinbrina ere deitzen zaio ( San Andresen gehiago, SINBRIÑIE ).
Udaletxea eraikitzeko erabili zutela Jose Mari Urangak kontatzen digu, baina atzeko ormak egiteko,beraz ez zen “erakusteko” harri bat, horrekatik gero mortero masa bateaz estaltzen zen, rebokatu egiten zuten.
Ziguin hari hau geruza nahiko sendoetan agertzen zaigu inguruan: kare harria eta buztinaren arteko nahasketa bat da, erderaz “margas” deitzen zaio,pluralean normalean. Hala ere onartu behar da harri hau ezagutzea, ondo zehaztea, zaila egiten zaigu holako gauzetan ibiltzen garen zaleoi. Harginek eta igeltseroek ere euren zalantzak izaten dituzte: ale batzuk gogorrak izaten dira eta beste batzuk hauskorrak.
Mondragoeko kontzejuko dokumentazioan Arriçapata aipatzen dute 1517an, leku bera da?

XVI. mendeko dokumentazioan aipatzen diren zubi guztiak desagertuta daude. Zubi horietan harginak aritu zirela diote edo kare anega pilo bat gastatu zutela ere bai. Ez da hau gure zubitxoaren kasua: hargin lan berezirik ez da ikusten eta karea erabiliko zuten baina arearik ez, segurutik lur errea karearekin nahastuta. Oso gogor egiteko ez nago baina kasi kasi ausartuko nintzateke esaten zubi hau dela Arrasateko udalerrian gelditzen zaigun zaharrena.
Kasu honetan harriak harlauzatan agertzen dira, ia ez dago aparteko lanik egin behar zubia egiteko pieza manejagarriak lortzeko, eta harrien arteko lotura morterorik gabe egin zuten. Kontuan hartu behar dugu morteroa egiteko area eta karea (kisu) behar dela. Karea lortzea ez zen erraza baina area lortzea askoz nekosoagoa zen: Erreka bazterretan lortze zuten, baina berehala gastatze zen. Buztina eta lurra lortzea, ordea, eskuragarriagoa zen eta eraikuntza popularrean material hauek asko erabiltzen ziren. Batzuetan bakarrik eta beste batzuetan kareaz nahastuta.
Barrenatxoko zubi honetan harrien arteko bitartetan lurra somatu dut. Holakoetan lurra erre egiten zuten eta gero kare hautsaz nahastu. Eta esango nuke hau izan dela zubi honetan erabilitako teknika.
Zubi honetan erabilitako ziguin harria grisa da eta denborarekin laminatan bereizteko joera dauka. Meteorizazio prozesuek gogor erasotzen dute harri hau, eta harrobitik atera berri itxura “sendoa” badu ere hotz-beroek, hezetasunak … bere lana egiten dute eta harriaren izaera aldatzen hasten da; arbela dirudi bere laminak agerian dituela. Prozesua jarraitzen badu harlauzak guztiz desegiten dira. Erderaz desgindako harri mota honi “cayuela” deitzen zaio (kare ahula?).
Material eskasa eta teknika sinpleekin bai, baina hor dago zubitxo hori denborari aurre egiten. Gelditzen zaigun zaharrena? Errekazulo honetan sorpresa bat baino gehiago aurkitu dugu: zepa zatiak adibidez.

Edo beste egitura megalitiko hau, Txipi Ormaetxearen “Arrasateko Toponimia” liburuan aipatzen da Arrizapatan burdinola bat izan zela eta geroago zerrategi bat. Izan ere Barrenatxoko etxe burutik, etxe gainean malatu bat ikusten da, kanal moduko bat, malatu honen presa non zegoen ez dakigu, eta eraikuntza megalitiko hau horrekin lotuta zegoen: ur jauziaren indarra aprobetxatzeko burdin olan edo zerrategian.
Oso interesgarria, eskerrik asko!
Josemari eta ramonek idazten dittuzten artikuluek liluratuta naukate. Tematika interesgarri eta idazteko era bikaina. Eskerrik asko eta segi arrasateri buruzko kontutxoak zabaltzen!