Udalak iragarri duenez, barrakek ez dute musikarik izango Santamas eta Gabonetako igandeetan, 2 orduz, “espektro autistako alterazioak dituzten eta arazo sentsorialak dituzten pertsonek ere atrakzioez gozatzeko”.
Udalak, “azokariekin batera”, Maiatzak 1 plazako jolas-esparruan, Santamasak eta Gabonetan, igandeetan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, barrakak musikarik gabe arituko direla “adostu” du.
“Helburua da espektro autistako alterazioak dituzten eta arazo sentsorialak dituzten pertsonek ere atrakzioez gozatzeko aukera izatea”.
Kultura zinegotzi Juan Ramon Mendietak (EAJ-PNV) eta Berdintasun zinegotzi Johanna Sanchezek (PSE) nabarmendu dutenez “aurtengoa izango da Gabonetako jaiak egiteko ekimen hau martxan jarriko dugun lehen urtea, eta, bereziki, haur guztien gozamenerako barrakak inklusiboak izatea lortu nahi da”.
Azaldu dutenez, “barraka eremutik musika eta ikus-entzunezko beste estimulu batzuk ezabatzean, gehiegizko estimulazio sentsoriala saihesten da, eta gunea eskuragarriagoa eta inklusiboagoa egiten da TEA duten edo asaldura neurosentsorialak dituzten pertsonentzat”.
Autismoa duten haurren ezaugarrietako bat da “ez dutela bereizten zarataren hizketa, eta, beraz, ohi baino altuagoa den edozein soinuk deserosotasun handia sortzen die, baita antsietate-krisia ere”.
Horregatik, “askotan atrakzio azokak autismoa duten pertsonen aurkako lekuak dira. Horri egin nahi zaio aurre neurri honekin”.