Biktimei elkartasuna agertuko zaie bilkuran, Arrasateko Bilgune Feministak, Arrasateko Neska Gaztiek eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak antolatuta.
Argazkia: MB artxiboa.
Euskal Herrian 113 emakume erail ditu indarkeria matxistak 2003tik. Arrasateko bilkura astelehenean, ekainak 13, arratsaldeko 19:00etan izango da Herriko plazan.
Erasoen biktimek eta erasoen lekuko direnek ondorengo laguntza-zerbitzuak dituzte eskura, ondoko telefono zenbakietan:
- Udaltzaingoa: 943 25 20 10 edo 092
- Larrialdiak: 112
- Eusko Jaurlaritzaren 24 ordutako zerbitzua: 900 84 01 11. Honek ez du telefono deiaren arrastorik uzten eskuko telefonoan
