Bandera igotzeko ekitaldia II. Errepublikaren 90. urteurrenean, ” III. Errepublika Zerumuga” ekimenaren barruan
Apirilaren 14an, asteazkena, ospatuko den II. Errepublikaren aldarrikapenaren 90. urteurrena dela eta, Ezker Anitza-IU Debagoienak eta PCE EPK-k ekitaldi bat antolatu dute Arrasaten.
Ekitaldia bandera errepublikanoaren igoera izango da, Riegoko ereserkiaren doinuaren erritmoan. Gainera, Isabel Salud Ezker Anitza- IUko koordinatzaile nagusiak ere parte hartuko du.

Euskaldunok ez diogu ezer sor Españako errepublika horri.
Norbaitek pentsa dezake Errepublikak gerra irabaziz gero independentzia emango zigula? Ja
Komentario hori Intxortan facisten aurrean demokrazia defendatu zuten gudari abertzaleak iraintzea da
Agian gudari abertzaleak bandoz okertu ziren.
Komunisten eta faszisten artean diferentziarik al dago?
Ze demokrazia? Espainiarrena?
Gorriak zein zuriak fatxak dira; hemen eta Singapurren.
Zure iruzkina kolonizatzaileen aldekoa da, 2 konkista eta anexioa jasan ostean, Nafarroa bakar osoan.
Diozun errepublika espainiar horrek azkenengo momentura arte ez zuen onartu estatutu hori, gainera, euren ustez askoz garrantzitsuagoa zen nekazari erreforma, Estatu espainiar osoan estatutu murriztua bera baino! Geratzen zen ekialdeko Nafarroa, jakina, sartu gabe, 1979an bezala, badaespada ere!
Orduko hemeroteka ikusi behar.
Sarri artio!
Arrasateko Dragones batailoiko miliziano gorriek ziren, Komunistak, Sozialistak eta Errepublikanoak, eta horietatik 60 bizia eman zuten pertsonen eta herrien Askatasunaren alde. Heuren banderak Gorriak eta Errepublikakoak ziren. Horregaitik Intxorta 1937 kultur elkarteak erablitzen ditugu Ikurriñarekin batera beste lau bandera gutxienez, Gorria, Errepublikakoa, Gorri – Beltza, eta Eusko Ekintzakoa, eta harro gaude.
Zelako tristea da dena zuri edo beltza ikustea. Eta zelako errexa astokeriak idaztea norberen izena eskututa.
Neuk dakidala, bandera horrek Espainia ordezkatzen du, errepublikakoa izanda ere.
Errepublika espainiar horrek ez zion inongo ehiza-bonbardaririk bidali osatu berri zen euskal gobernu horri, bider askotan hemengoek eskatu arren, oinarrizko babesa oste etsaiei aurre egiteko. Euren ausardia txalotzen ez denik ez dut zalantzan ipintzen.
Baina, hor zeuden errepublikar espainiar berberek Agirre bakarrik utzi zuten XX. mendeko hirurogeigarren hamarkada hasieran, Espainiaren batasunaren izenean.
Aitzitik, eskoziarrei ez zaie euren jatorria ahazten kolonizatzaile ingelesen aldetik, bere oroimen historikoan daukatela.
Hemen gauza bera nahi dugu, askatasuna berreskuratzea inongo espainiar errepublikaren babesik gabe, Gaztelak, Espainiak eta Frantziak konkisten bitartez kendu zigutena: 1200. urtean, 1512. urtean eta 1620. urtean. Gure Nafarroa osoaren oroimen historikoa. Lurraldearen batasunari eta Euskarari ere kalte egin diena, lehenengo gutxiespenak hortik hasita espainieraren nagusikeria bilakatu arte, jakina.
Bestea, Espainia zuritzea da euren kolonoen askatasunaren izenpean.