Baltistango 50 emakumek, Ternua txanoak eginez, kooperatiba sortuko dute

0
657

Egitasmo honekin Baltistan Fundazioak elkarlanean dihardu, Alberto Iñurrategik sortua. Emakumeek 3.325 txano egingo dituzte, Hushé Bailarako emakumeen lehenbiziko kooperatiba sortzeko bidean.

Beheko testua eta argazkiak: Ternua.

Ekimen honek sustatzen du Ringchan kooperatiba sortzea, hau da, Hushé Bailarako erregistraturiko eta soilik emakumeek kudeatutako lehenengo kooperatiba.

Ternuaren salmenta lekuek bat egin dute markaren helburuarekin: Pertsonak eta planeta babestea aldi berean. Horrela, Ternuak erantzun oso ona jaso du banaketaren aldetik, hain zuzen, Hushé Bailarako (Pakistan) emakumeek ekoitzitako osagarrien linea dela. Produktu hauek datorren neguko linean sartu da. Zehatz mehatz, 3.325 txanoko eskaera egin da, inguru horretako 50 emakumeri lan emango diena, eta ondoren banatuko dira Ternuaren nazioko eta nazioarteko salmenta tokietara.

Egitasmo hau Baltistan Fundazioarekin elkarlanean aurrera egiten ari da, hain justu, Alberto Iñurrategi alpinista eta friend delakoak, 2001ean, sortutako fundazioa, Felix anaiaren ohorez. “Egitasmo hau mugarri bat da Hushé Bailarako emakumeen ekintzailetzari dagokionez. Izan ere, bertan erregistraturiko eta soilik emakumeek kudeatutako lehenengo kooperatiba baita. Lana eta aukerak emango dizkie bailarako 8 herrietako 50 emakumeri. Batzuk produktuak ekoizteaz arduratuko dira, eta beste batzuk kudeaketaz, marketingaz, finantzaz edo kalitateaz”.

“Ekimen honen mozkinak ez dira emakumeentzat soilik ekonomikoak izango, zeren eta garapen orokorraren prozesurako laguntza izango baita, eurak ahaldunduz, eurei irakatsiz, euren ikuspuntuak sendotuz, euren burua ikusaraziz eta garrantzitsu eginez komunitatearen baitan. Euren bizitzen aldaketa zuzen eta osoa lortzeko bidean”, Elena Eizaga Magureguik Baltistan Fundaziotik aipatu duenez.

Fundazio honen oinarriak giza formakuntza eta formakuntza profesionala dira, herritarren garapen sozio-ekonomikorako.

Bide honetan, emakumeak 10 urte daramatzate joskintzan trebatzen, eta teknikaz gain, formakuntza jaso dute Giza Eskubideetan eta autoestiman. Ternuak aitortu du ekintza honen emaitzekin oso pozik dagoela: “Oso harro gaude gure banaketa bidearen erantzunarekin, eta ilusio handia eragiten digu Ringchan kooperatiba abiatzeko elkarlanean aritzeak. Ekimen honek ahalbidetuko du Ternuako erabiltzaileek era iraunkor batean hotzetik babestea datorren neguan, eta aldi berean eurek Hushé bailarako emakumeak babestea/laguntzea, izan ere, txano bakoitzak aurrerapena, ahalduntzea eta gizarte-balorea eskaintzen dizkie”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen