Joan den larunbatean Aretxabaletan izandako arrakastaren ondoren, asteburu honetan itzuliko dira AZ Gaubelak, oraingoan Deba Goienako hiru herritan izango den ekimenarekin: Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan. Jaia 20:10ak aldera hasiko da (txaloak jo eta gero, hain zuzen ere) eta parte hartu nahi duten guztiei balkoietara musika eta argiekin ateratzeko eskatu diete. Bi dron Arrasateko zerua zeharkatuko dute , eta zuzenean grabatzen dutena eskainiko dute Youtubeko kontu honetan: https://www.youtube.com/channel/UCOeQa3hqTHTPqKN5omx-Zw
Hala azaldu dute antolatzaileek beraiek: “Prestatu musika ekipoak ( Altabozak, Bluetooth Altabozak, minikadenak, Telebistak, gitarra ampliak… ) eta atera zuen balkoietara! Ez ahaztu mozorroak eta argiak jartzea, sopresaz beteta datorrela larunbat hau! Konektatu zuen ekipoak AZ Gaubelak Youtubeko kanalera. Bertan musika eta balkoi festaren zuzeneko irudiak ikusi ahal izango dira. Informazio gehiago @az_gaubelak Instagram kontuan. Goazen guztiok batera Leintz Bailara dantzan jartzera eta COVID 19 ari umorez irabaztera”.
