Balizko bi ordenantza eta Amerikaren mozioa izango dira Plenoan

0
439

Argazkia: Udala, artxibokoa.

Osoko Bilkura datorren asteartean egingo da, apirilak 25, arratsaldeko 18:00etan hasita. Mahai gainean ondoko gaiak izango dira:

1.- 2023ko martxoaren 7ko bilkurari dagokion akta laburra irakurri eta onartzea.

2.- Elkarreragingarritasun plataforman, eta Gipuzkoataritik informazioa jasotzeko esparru hitzarmena, Gipuzkoako Foru Aldundiko ogasun eta finantza departamentuak eta Arrasateko Udalak sinatu beharrekoa, ontzat ematea.

3.- 2022ko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.

4.- 2023ko lehen hiruhileko kreditu aldaketen berri ematea.

5.- Finantza-kontroleko urteko planaren berri ematea.

6.- 2022/12/31ko datarekin udal-inbentarioaren aldaketa onartzeko proposamena.

7.- 8. kreditu aldaketaren (kreditu gehigarrien modalitatekoa), eta transferentzien eta diru-laguntzen eranskinaren aldaketa onartzeko proposamena.

8.- Hasiera batean ontzat ematea Udal-ordenantza arautzaile berria, lokalak etxebizitza bihurtzearen gainekoa.

9.- Hasiera batean ontzat ematea Irisgarritasuna, efizientzia energetikoa eta bizigarritasuna hobetzeko kasuetan bizitegi-eraikinen kanpoko bolumetrian aldaketak egiteko jarraitu beharreko prozedura arautuko duen udal-ordenantza.

10.- Elorregiko biribilgunean autobus geltokia eta komuna egokitzeko, hiri altzari berezi honen mantenua eta kudeaketarako lankidetza hitzarmena sinatzeko proposamena.

11.- Alkatearen ebazpenen berri ematea.

12.-Mozioa, “Esenciales-en legegintzako herri-ekimena, Espainiako estatuan pertsona migratzaileen ezohiko egoera erregularizatzea”ri buruzkoa, Amerika elkarteak aurkeztutako mozioa.

13.- Galderak eta eskaerak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen