Baliteke desagertutako pertsonaren gorpua Zornotzan agertu izana

0
1346

Bilaketak adierazi izan du gizona herenegun Zornotzan eta Arrasaten ikusi zutela. Berea izan daiteke atzo errekasto batean aurkitutako gorpua.

Tom izeneko ingeles bat, 44 urtekoa, astearte gauean desagertu zen Durangaldean. Bilaketaren iturriek azaldu izan dutenez, herenegun egunez Zornotza inguruan ikusi zuten eta herenegun gauean Arrasaten.

Atzo goizean Ertzaintzak bere bilaketa abiatu zuen. Atzo arratsaldean gorpu bat agertu zen Zornotzako errekasto batean, Garitondo izenekoa, desagertutakoaren gorpua izan daitekeena.

Ertzaintzak ikerketa bat abiatu zuen atzo, eta gaur adierazi digunez, “oraindik ezin da zehaztu bere identitatea, autopsiaren emaitzaren zain gaude”.

Ertzaintzak azaldu ahal izan digu “gorpuak ez duela indarkeria zantzurik”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen