Aurreko asteko Osoko Bilkurak aho batez hartu zuen erabakia. Arrasatear hau Ingeniaritza Elektronikoan graduatua da, Bigarren Hezkuntzarako Irakaskuntzan masterra dauka, Informatika Sistemen Administrazioko Goi Mailako Heziketa Zikloa egina du, eta Ardatz Formazio eta Ikasketa Zentroko langilea da.
Argazkia: MB artxiboa.
Otsailaren 1eko Udalbatzak Aitor Isasa bake-epailearen ordezko gisa onartu zuen baina Udalak azaldu duenez herritar honek “2022ko otsailaren 4an aurkeztutako idazkiaren bitartez, uko egin dio bake-epailearen ordezko izendapenari”.
Ondorioz, funtzio hori betetzeko beste herritar bat behar zen, eta Udaleko Plenoak onartu egin zuen herritar hori Julen Belategi Bragado izatea.
Arrasatear hau Ingeniaritza Elektronikoan graduatua da, Bigarren Hezkuntzarako Irakaskuntzan masterra dauka, Informatika Sistemen Administrazioko Goi Mailako Heziketa Zikloa egina du, eta Ardatz Formazio eta Ikasketa Zentroko langilea da.




