Bailarako Gazte Koordinadora Sozialista aurkeztu dute gaur Kulturaten

4
1668

Gaur arratsaldean aurkeztu da Kulturaten Debagoieneko Gazte Koordinatzaile Sozialista. Koordinadora aurkezteaz gain, “Gazteak eta bizi eredu kapitalista” hitzaldia eskaini dute. Amaieran, bihar eguerdiko 12:00etarako aurreikusita zegoen hitzaldia atzeratu egin dela iragarri dute, eta aurrerago eguna, ordua eta lekua azalduko dituztela. Gainera, bihar, larunbata, gaueko 22:00etan koordinakundearen aurkezpena dela eta antolatutako jarduerak amaitzeko Arrasateko Gaztetxean kontzertua izango dela gogoratu dute. Kontzertuaren kartela Herdoil, Crap eta Streetwise taldeek osatuko dute.

Koordinadoratik azaldu dutenez “Gazte Koordinadora Sozialista Euskal Herriko gazte antolakunde sozialista da. Gazte Koordinadora Sozialistak klaserik gabeko gizartearen eraikuntza dauka helburutzat, bai eta zapalkuntza eredu guztien gaindipena ere. Horretarako bitarteko politikoa proletariotzaren antolakuntza komunista dela defendatzen dugu, burgesiarekiko independentzia politikoan antolatu behar dena.”

Helburu horrekin, lan dinamika ezberdinak jarri dituzte martxan: askatasun politikoen aurkako erasoak salatzeko dinamikak, gazteriaren formakuntza politikoa bultzatzeko ekimenak, koiunturako auzi ezberdinen inguruan hausnartzeko jardunaldiak, militantzia politikorako beharrezko espazioak ondo jartzeko lan egunak eta abar luze bat.

4 IRUZKIN

  1. Jolasten ibili biharrian Mondraberrin hasi behingoz lanian. Ya bastante haserre daukotzue herrixa TAOkin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen