Hartara, bi hitzaldi eta kontzertu bat antolatu ditu datorren asterako. Gaztetxeko kontzertuan Streetwise, Crap eta Herdoil taldeek joko dute.
Kartela: GKS.
Datorren ostiralean (azaroak 5) ‘Gazteak eta bizi eredu kapitalista’ hitzaldia egingo dute Kulturaten arratsaldeko 19:00etan.
Larunbatean hitzaldi berri bat izango da, Seber Altube plazan, eguerdiko 12.30ean, faxismoa borrokatzeko estrategien inguruan.
Baita zapatuan ere, baina gaueko 22:00etatik aurrera, Gaztetxean hiru talderen kontzertua izango da: Herdoil, Crap eta Streetwise.
Euskal herriko langile edo proletario izaeraren errebindikazioa berreskuratzen ari dira gazte hauek. Klase baju, ertain eta altuaren asmakizun honekin uste nuen galtzen ari zela ikuspegi hau. Interesgarria