Bailarako euskara elkarteek autobusa antolatu dute Herri Urratsera joateko

0
3847

Testua eta kartela: Debagoieneko euskara elkarteak

Maiatzaren 11n egingo da Seaskako ikastolen aldeko Herri Urrats jaia, “Elgarrekin” lelopean, eta Debagoieneko euskara elkarteok autobus zerbitzua antolatu dugu Senpereko lakuraino eroso eta merke joan ahal izateko.

Autobusa 8:30ean abiatuko da Aretxabaletako Azbetik, 8:45ean Arrasateko Zalduspetik eta 9:00etan Bergarako geltokitik. Itzulera 19:00etan egingo dugu.  

Txartelak Loramendi, Jardun eta AED elkarteetan eskura ditzakezue maiatzaren 7ra arte, 10€tan elkarteetako bazkide zaretenok eta 12€tan gainontzekook.

Bestalde, ohartarazi, autobus zerbitzuak ikaragarri garestitu direla eta, irteera bertan behera geratuko dela gutxienez 30 plaza bete ezean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen