Bailarako eskolarteko lasterketa igandean jokatuko da Aretxabaletan

0
985

Irudiak eta beheko testua: Dorletako Ama TXE.

Dorletako Ama Txirrindulari taldeak antolatuta, igande honetan benjamin, alebin eta infantil mailako txirrindulari lasterketa jokatuko da Aretxabaletan.

10:00etatik aurrera Aramaioko, Aretxabaletako, Arrasateko eta Eskoriatzako txirrindulariez gain, bertan izango dira Urola Garaia, Goierri KE, Peña Elorza, Elgoibarko LT, Lokatza ZE, Aloña Mendi KE eta Atxukale Txirrindu Taldeko txirrindulariak. Benjaminek 2 buelta eman beharko dizkiote ibilbideari, alebinek 4 eta
azkenik infantilek 6.

Duda barik, giro ezin hobean, bailarako txirrindulari gazteak ikusteko aukera paregabea izango da.

Azkenik, 2024-2025 denboraldia amaitzear dagoen momentu honetan, Dorletako Ama Txirrindulari taldeak, taldea babestu duten enpresak, komertzioak eta udalak eskertu nahi ditu. Eskerrik beroenak beraz, aurten bidelagun izan diren babesle nagusiei; JMA, Oreka Cycling Space eta Instituto Óptico Auditivo, bai eta laguntzaileei ere; Aretxabaletako Udala, Arrasateko Udala, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, Fagor Professional, Ikerlan, Leintz Eskola Kirola eta Mondragon Assembly.

Aretxabaletan ikusiko dugu elkar!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen