‘Errekak Bizi’ auzolanaren dokumentala Kulturaten aurkeztu dute

0
497

Urriaren 15ean, eta herrika antolaturik, Debagoieneko Erreka auzolana aurrera eraman zen.

Arrasaten 300 boluntario inguruk esku hartu zuten Debagoieneko Errekak Bizirik Auzolanean, Txatxilipurdik koordinatuta.

Errekaren garbiketan zabor asko atera zuten, eta hortaz gain, boluntarioek gune natural hau hobeto ezagutzeko, bizitzeko eta berarekin gozatzeko aukera izan zuten.

Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean eta Goienak elkarlanean ikus-entzunezkoa egin dute, eta gaur arratsaldean aurkeztu dute Kulturateko areto nagusian. Dokumentalean zenbait alor jorratzen dira: “Deba ibaiak gatzarekin duen harremana, nabigazioa, hirigintza eta uholde arriskuak, industriaren eragina, aisialdirako izan duen erabilpena, flora eta fauna, kutsadura eta errekuperazioa…”.

Dokumentalak 46 minutuko iraupena du, eta bertan ere eskualdeko zenbait adituk euren ezagutzak partekatzen dituzte, adibidez: Naiara Corcuera natur zientzietan aditua, Jose Antonio Azpiazu historialaria, Martin Arriolabengoa geologoa edota Unai Etxeberria arrantzalea.

Dokumentala Debagoienako gainerako herrietan ere aurkeztuko da. Hauek dira datak, lekuak eta ordutegiak:

● Eskoriatza: Urriak 20, 18:30ean, Zaldibar Aretoan.
● Bergara: Urriak 24, 18:30ean, Irizar Jauregiko Euskaldunberri Aretoan.
● Antzuola: Urriak 26, 18:30ean, Olaran Etxean.
● Leintz Gatzagan: Urriak 26, 18:30ean, Gatz Museoan.
● Oñati: Urriak 27, 18:00etan, Kultur Etxean.
● Elgetan: Urriak 27, 18:30ean, Espaloia Antzokian.
● Aretxabaletan: Azaroak 3, 18:30ean, Arkupe Kultura Etxeko Zaraia Aretoan.

Aurtengo ekimenak datorren urtean jarraipena izango duela ere iragarri dute aurkezpenean. “Erreka Eguna hurrengo edizioa 2023ko urriaren 14an ospatuko da.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen