Abian da XIII. Arrasateko Iragana Astintzen hitzaldi zikloa, gaur arratsaldean Kulturaten egindako hitzaldiarekin.
Iosu Etxezarraga Ortuondo arkeologo eta historiadoreak bere ezagutzak partekatu ditu bertaratutakoekin eta izenburu honekin:
‘Eta Ipuźkoa ez zen Gipuzkoa? Leintz harana 1025ean: lurraldearen, ekonomia eta gizartearen ikuspegitik’.
Hain zuzen, Leintz haranaren X. eta XI. mendeetako egoera aztertu du, Gipuzkoaren sorreraren eta antolaketa sozioekonomikoaren testuinguruan.

Historian doktore honek 10 urte egin ditu Arrasate Zientzia Elkartearekin batera ikerketan, eta besteak beste, elkarte honen balioan jarri du azpimarra.
Aipatzekoa da ere AZEk berak eta Arrasateko Udalak antolatzen dutela hitzaldi-zikloa. Hurrengo hitzordua azaroaren 12an izango da:
‘Altzairuaren eragina Arrasateko gizarte eta historian’ Jose Antonio Azpiazu Elorza historialariaren eskutik, Kulturaten eta arratsaldeko 19:00etan.




