“Herri bat gara… elkarrekin bada” adierazi du elkarte zuri-moreak bideo ikusgarri batekin. Testuinguru honetan “eskerrak eta animoak eman nahi dizkiegu gure herriko merkatariei, ostalariei eta herritarrei”. Halaber, esker ona agertu diete aurten Mondrak lagun izan dituen babesle eta kolaboratzaileei. Jarrera baikorrarekin, gehitu du “2021. urtean eta denon artean lortuko dugula”.